AMA ETA AITA
Haurdun geratzeko asmoa duten bikoteen % 15-20k ugalkortasun-arazoak dituzte. CGB Fertility Unit-en une oro izango gaituzu ondoan.
Lehenengo 6-12 hilabeteetan emakumea haurdun geratzen ez bada, laguntza bidezko ugalketako espezialista batengana jotzea gomendatzen da, kasua behar bezala azter dezan.
Emakumeek ama izateko unea atzeratzea eta gizonen semearen kalitateak txarrera jotzea ohi dira egungo gizarteko antzutasun-arazoen gorakadaren arrazoiak. Hala ere, ugalkortasunari hainbat kausa eragin diezaioke, hala nola:
Emakumezkoenak:
- Amaren adina.
- Falopioren tronpen nahasmenduak.
- Obulazio-arazoak.
- Endometriosia.
- Obulutegi-erreserba txikia.
- Sexu-transmisiozko gaixotasunak.
- Enbrioiak ezartzea eragozten duten umetokiko patologiak.
- Obesitatea eta arazo hormonalak.
- Tabakoa eta bestelako gai toxikoak.
Gizonezkoak:
- Semenaren nahasmenduak, kantitate edo kalitateari dagozkionak.
- Espermatozoiderik ez egotea (Azoospermia).
- Eiakulatzeko arazoak.
- Obesitatea eta arazo hormonalak.
- Tabakoa eta bestelako gai toxikoak.
Askotan, bikotekideei eragiten dieten hainbat kausa batera gertatzen dira. Bikotekideen azterketa pertsonalizatua egin behar da, hortaz, tratamendu egokia emateko.
Lagundu zaitzakegu, eskatu informazioa