AMA ETA AMATXU

Bi emakumek osaturiko gero eta bikote gehiagok nahi du haurdun geratu. CGB Fertility Unit-en hori lortzen lagunduko dizugu.

 

Los Ugalkortasun-tratamendu hauek laguntzen dute helburu hori lortzen: intseminazio artifiziala, in vitro ernalketa, ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa (EADG) edo obozitoak ematea.

Halaber, bikotekidearen obozitoak hartzeko aukera ere badago (ROPA metodoa): bikotekide batek obuluak (eta, hortaz, karga genetikoa) ematen ditu eta bestea haurdun geratzen da.

 

 

Kasu guztietan semen-emaile baten semena erabiltzen da:

  • Anonimoa eta altruista da semen-ematea, legeak hala xedatu duelako.
  • Semenaren kalitateak bikaina izan behar du ondoren semen-lagina izoztu ahal izateko.
  • Aldez aurretik azterketak egiten dira pertsonaren egokimena baloratzeko:
    – Azterketa psikologikoa.
    – Semen-azterketa.
    – Analisiak, serologiak barne.
    – Azterketa genetikoa.
  • Paziente bakoitzarentzako emailea irizpide hauen arabera hautatzen da:
    – Ezaugarri fisikoak eta fisonomia,
    – Odol-mota eta Rh faktorea.
    – Matching genetikoa.
    Zuen familiaren hasiera