AMA

Gero eta ama gehiagok nahi du bikotekiderik gabe ama izan. CGB Fertility Unit-en laguntza eman diezazukegu.

Hainbat arrazoi dela eta, gero eta familia gurasobakar amadun gehiago dago azken urteotan.  Eta emakume horiek ugalketa-medikuntzaren laguntza behar izaten dute beren ametsa gauzatzeko.

Aldez aurretik azterketa bat egin behar izaten da tratamendurik egokiena zehazteko, baina antzutasun-faktorerik ez dagoenez, ugalketa-pronostikoa hobea izaten da paziente horiengan beste batzuengan baino.

Kasu guztietan semen-emaile baten semena erabiltzen da:

Semen-emailea irizpide hauen arabera hautatzen da:

  • Anonimoa eta altruista da semen-ematea, legeak hala xedatu duelako.
  • Semenaren kalitateak bikaina izan behar du ondoren semen-lagina izoztu ahal izateko.
  • Aldez aurretik azterketak egiten dira pertsonaren egokimena baloratzeko:
    – Azterketa psikologikoa.
    – Semen-azterketa.
    – Analisiak, serologiak barne.
    – Azterketa genetikoa.
  • Paziente bakoitzarentzako emailea irizpide hauen arabera hautatzen da:
    – Ezaugarri fisikoak eta fisonomia.
    – Odol-mota eta Rh faktorea.
    – Matching genetikoa.
Prozesuarekin hastea gustatuko litzaizuke?