AZTERKETA ETA DIAGNOSTIKOA

Kasu bakoitza ezberdina da

Paziente bakoitza kasu bat da, eta kasu bakoitza gainerakoen ezberdina da. Hortaz, ugalkortasun-azterketa bakoitza indibidualizatu behar da, baita laguntza bidezko ugalketako tratamenduak ere. Hala ere, gure kontsultetan proba diagnostiko batzuk egin ohi dira.

Emakumezkoaren azterketa

Emakumearen historia eta bere familiarena:
  • Adina: emakumezkoen ugalketa-pronostikoaren adierazle nagusienetako bat da.
  • Antzutasun-denbora eta mota. Pronostikoa bestelakoa izango da datu hauen arabera: noiztik (zenbat hilabete) ari diren haurdun geratzen saiatzen, emakumea lehenago haurdun geratu den … .
  • Pazientearen aurrerakinak (tiroideren nahasmendu hormonalak, infekzioak, ebakuntzak, gai toxikoak…) ebaluatu behar dira.
  • Famila-gaixotasun hereditarioek eragina izan dezakete emakumearen ugakortasunean. Era berean, familian menopausia goiztiarreko aurrekaririk badago, obulutegiko arazoen kausa izan daiteke.
  • Aurrekari ginekologikoak:
    • Umetokiko patologiak (miomak, polipoak…) edo obulutegikoak (kisteak, endometriosia…) dira antzutasun-kausak.
    • Nahasmendu hormonalak, hala nola obulutegi polikistikoaren sindromea edo antzekoak obulazio-arazoekin lotzen dira.
Analisiak
  • Analisi orokorrak: pazientearen osasun-egoera aztertzen da, eta ugalkortasunari eragin diezaioketen arazorik dagoen (hormona tiroideoa, prolaktina, homozisteina…).
  • Obulutegi-erreserba: berariazko analisi hormonalak adieraziko digu nola dagoen obulutegi-erreserba. Anti-Mullerian hormona (AMH) erabili ohi da.
  • Pazientearen kromosoma-hornidura zehazten du.
Ekografia

Barruko genitalak ebaluatzen ditu eta ugalkortasunari eragin diezaioketen patologiak baztertzen.

Histerosalpingografia:

Proba erradiologiko horren bidez tronpen iragazkortasuna aztertzen da. Umetoki-barrunbeari buruzko informazioa ere ematen du. Intseminazio artifiziala egiten dugunean erabili ohi dugu.

Histerosonografia:

Histerosonografia: tronpen iragazkortasuna egiaztatzen du ekografia baten bidez.

Histeroskopia:

Histeroskopia: umetoki-barrunbea aztertzen du umetoki-lepotik sartzen den kamera baten bidez.

Gizonezkoaren azterketa

Gizonaren historia eta bere familiarena

Emakumerengan bezala, aurrekariak garrantzizkoak dira ere gizonezkoarengan.

Analisiak
  • Gizonen kasuan analisi gutxiago eskatzen dira (analisi orokorrak, serologiak eta odol-mota).
  • Kariotipoa.
Seminograma:

Seminograma: semenaren kalitateak berezko ugalkortasunaren ugalketa-pronostikoan du eragina. Gainera, egin beharko dugun laguntza bidezko ugalketako tratamendu-mota zehaztuko digu.

FISH espermatikoa:

FISH espermatikoa: espermatozoideen kromosoma-hornidura aztertzen du.

DNAren zatikatzea:

DNAren zatikatzea: espermatozoideen DNAn dauden hausturak aztertzen ditu.

Informazio gehiago eskatu