CGB FERTILITY UNIT
Laguntza bidezko ugalkortasuneko Bilboko klinika
Euskadiko laguntza bidezko ugalketan aitzindari eta aditu garen ginekologo batzuok Clínica Ginecológica Bilbao (CGB) sortu genuen, 1995ean.
Eta fase berri bati ekin diogu Clínica Ginecológica Bilbao-ren laguntza bidezko ugalketako unitate berriaren eskutik: CGB Fertility Unit. Nortasun propioa du unitateak, baita Bilboko erreferentziazko unitatea izateko behar den talde teknikoa eta giza taldea ere.
Gure tratamenduak
Intseminazio artifiziala
Umetoki-barrunbean esperma sartzen da, espermatozoideek obulua ernal dezaten, ziklo naturalean gertatzen denez.
In Vitro Ernalketa - ICSI
Obozitoak laborategian ernaltzen dira, eta hainbat egunez kultibatu ondoren, enbrioiak amaren umetokira transferitzen dira.
Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa
FIVen aldaera bat da EADG, eta horren bidez, enbrioiak aztertu egiten dira arazo genetiko edo kromosomikorik dagoen ikusteko.
Obozitoak hartzea
Ugalkortasun-tratamendua da, obuluen kantitate edota kalitateagatik beren obozitoekin haurdun geratu ezin diren emakumeei egiten zaiena.
Obozitoak ematea
Obulu-emaile bati obuluak ateratzen zaizkio, eta, ondoren, horiek bere gametoak erabili ezin dituen emakume baten in vitro ernalketa tratamendu batean erabiliko dira.
CGB Fertility Unit-en eskaintzen ditugun zerbitzuak
AZTERKETA ETA DIAGNOSTIKOA
LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA
HAZKUNDE-FAKTORE UGARIKO PLASMA
Hazkunde-faktore ugariko plasma pazientearen odolaren deribatua da. Plasma horren propietate antiinflamatorio eta immunomodulatzaileak erabilera askotarako erabiltzen dira medikuntzan.
MATCHING GENETIKOA
ENDOMETRIOKO HARMENAREN AZTERKETA
HISTEROSKOPIA
NUTRIZIOA
Zergatik CGB Fertility Unit?
Beti zugandik hurbil, beti gure alorreko aurrerapenetan prestatzeaz eta horietaz jakiteaz arduratuta. Etengabeko arreta eta enpatia dira gure lehentasuna beti, eta zure ondoan izango gaituzu prozesu osoan.
Azken urteotan pilatutako esperientziari eta ardurari esker, talde fidagarria eta konfiantzazkoa gara.