HISTEROSKOPIA
Umetoki-barrunbea ikusteko metodo diagnostikoa
Enbrioia umetoki-barrunbean ezarriko da, eta hor egongo da haurdunaldiko 40 asteetan.
Enbroia umetoki-barrunbean ezarriko da, eta hor egongo da haurdunaldiko 40 asteetan. Jakina denez, enbroia ‘habia’ baino garrantzitsuagoa da, haurduntza ebolutiboa lortzeko, baina jakin beharra dago endometrioko harmena egokia den. Horretarako, hainbat metodo diagnostiko erabiltzen da, hala nola ekografia, endometrioko biopsia edo histeroskopia.
Histeroskopia honetan datza: kamera txiki bat sartzen da umetoki-lepotik barrunbea zuzenean bistaratzeko. Metodo diagnostiko horren bidez, umetoki-barrunbea ikusten dugu (ekografiaren bidez, sumatu besterik ez dugu egiten), eta enbrioiak ezartzea eragotz dezaketen patologiak tratatu ditzakegu.
Histeroskopia-mota bi daude:
- Histeroskopia diagnostikoa: umetoki-barrunbea aztertzeko erabiltzen da, baita anomalia txikiak erauzteko ere, esaterako, polipoak, atxikidurak edo umetoki-lepoaren dilatazioak. Kontsultan bertan egin daiteke, anestesiarik edo anestesia lokalik gabe.
- Histeroskopia kirurgikoa: patologia handiagoak lehortzeko erabiltzen da, hala nola polipoak edo miomak, umetokiko trenkadak, adenomiosia… Sedazioa erabiltzen da, baliatzen den zorroa lodiagoa baita eta, hortaz, ekintza mingarria delako. Ebakuntza-gelan egiten da.
Kasu hauetan gomendatzen da:
- Ekografian susmatu da umetoki-barrunbean patologiaren bat dagoela: endometrioaren irudia argia ez bada, umetoki-barrunbea sakon aztertzea gomendatzen da. Horrelakoak ohi daude: endometrioko polipoak, miomak, abortu edo erditze osteko obulu-hondakinak…
- Ezarpenak huts egin du: kalitate oneko enbrioiak transferitu badira ere haurduntza lortzen ez bada, umetoki-barrunbea sakon aztertzea gomendatzen da.
- Abortuak errepikatzea dira: aurreko kasuan bezala, enbrioia behar bezala garatzea eragotz dezaketen umetoki-barrunbeko patologiak baztertu behar dira.
Informazio gehiago eskatu