NUTRIZIOA

Dieta egoki batek haurdun geratzen laguntzen du, berezko haurduntzan nahiz  laguntza bidezko ugalketako tekniken bidezkoan.

Nutrizioa oso garrantzitsua da gure bizitzako alderdi guztietan, eta dieta osasungarri bati esker, osasuntsu egongo gara eta ez dugu gaixotasunik izango.

Ikerlan ugarik ziurtatu dute dieta egoki bat oso onuragarria dela haurdun geratzeko –berez nahiz  laguntza bidezko ugalketako tekniken bidez.

 

  • Bitamina gabeziak enbrioiak ezarri eta garatzeari eragin diezaieke. Beraz, bitamina-mailak aztertu beharko dira pazientearengan oreka egokia lortzeko.
  • diabetesak edo hipotiroidismoak dakartzaten arazo hormonalek tratamendu pertsonalizatua ez ezik, hormona-mailak kontrolatzen lagunduko duten dietak ere behar dituzte.
  • Gehiegizko pisuak eta, batez ere, obesitateak ugalketa-pronostikoari eragiten diote. Ugalkortasun-tratamenduak egin aurretik eta haurdunaldian gure pazienteen pisua kontrolatzea garrantzitsua da.

Espezialista prestatuak eta konprometituak:

Gure nutrizio-espezialistek lagunduko dizuete sasoian eta osasuntsu egoten,  ugalkortasun-tratamenduei eta haurdunaldiari egoki aurre egin diezaiezuen.

Informazio gehiago eskatu