OBOZITOAK EMATEA

Obozitoak ematea, emaile baten obuluak ateratzea

Obuluak ematea honetan datza: emaile bati obuluak ateratzen zaizkio, obozito-kopurua txikia eta kalitatea kaskarra direlako bere gametoak erabili ezin dituen paziente baten in vitro ernalketako tratamenduan erabiltzeko.  Ugalkortasun-zentroetan egiten diren lau tratamenduren artean bat dago gameto-ematearekin lotuta.

Gameto-ematea anonimoa da gure herrialdean

Horrek esan nahi du emaileak eta hartzaileak ezin dutela elkar ezagutu. Halaber, emaileak 35 urtetik beherakoa izan behar du, hortik gora haurduntza-aukerak gutxitu egiten direlako.

Emaileei azterketa bat egin ohi zaie aldez aurretik:

  • Aurrekari pertsonalak eta familiako aurrekariak.
  • Azterketa psikologikoa.
  • Analisiak: analisi orokorrak, analisi hormonalak, serologiak.
  • Kariotipoa: emailearen kromosoma-hornidura aztertzen da.
  • Gaixotasun hereditarioen azterketa genetikoa.
  • Azterketa ginekologikoa: ekografia, zitologia eta kultiboak.

Emailea egokia dela egiaztatu ondoren, hartzailearen arabera bilatuko da,  irizpide hauen arabera:

  • Ezaugarri fisikoak eta fisonomia.
  • Odol-mota eta Rh faktorea.
  • Matching genetikoa.

 

 

Obozitoak eman nahi dituzu?