IN VITRO ERNALKETA – (IVE)

Zer da In Vitro Ernalketa?

 Vitro Ernalketa (IVE) da ugalkortasun-zentroetan gehien erabiltzen dugun teknika. Aldaera batzuk ditu teknika horrek:  obuluak izozten dira (ugalkortasuna babesteko, esaterako), enbrioiak izozten dira (haurduntza-tasak optimizatzeko eta konplikazioak saihesteko), mikroinjekzioa egiten da (ICSI), emaile baten obuluak erabiltzen dira (obozitoak ematea)edo enbrioiak aztertzen dira anomalia genetiko edo kromosomikorik dagoen  ikusteko (EADG)… Adibide horiek guztiek In Vitro Ernalketa (IVE) dute oinarri.

Zein da IVE eta ICSIren arteko desberdintasuna?

 

IVE teknikan ernalketa laborategian egiten da, eta prozesu hori bi modutan egin ohi da:

  • Ohiko IVE teknikan, semen-lagina prozesatzen da eta espermatozoideak obuluaren inguruan uzten dira, obozitoa beraiek ernal dezaten.
  • ICSI teknikan (Espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatikoa edo Mikroinjekzio Espermatikoa), enbriologoak espermatozoideak hautatu eta obuluan sartzen ditu.

IVE teknika hautatzeko kausak era askotakoak dira, gizonezkoenak nahiz emakumezkoenak.

Haziaren faktorea:

  • Haziaren kalitatea egokia ez bada berezko haurdunaldia lortzeko edo intseminazio artifizialaren bidez lortzeko, IVE izango da teknikarik egokiena. Kasu larrienetan, ICSI hautatuko da.
  • Azoospermia (ez dago espermatozoiderik) buxatzailea badago, barrabilen biopsia egingo da, eta barrabiletan gametoak lortu. Kasu  horiek berez gerta daitezke (sortzetiko akatsak edo hartutakoak) edo basektomia baten ondorioz.

Falopioren tronpetako nahasmenduak:

  • Tronpa buxatuta badago, espermatozoideak ezin izango dira obulura iritsi; hortaz, berezko harduntza ezinezkoa izango da. Buxadura berez gerta daiteke (infekzioak, endometriosia, aurretiko kirurgiak …) edo zerbaitek eragin dezake (tronpen lotura, esaterako).
  • Pelbiseko atxikidurek egiturak (tronpak, obulutegiak, umetokia) mugitzen dituzte eta tronpak obulutegitik obulua behar bezala hartzea eragozten dute berezko obulazioan.
  • Endometriosia: gaixotasun horrek emakumeen % 10-15i eragiten die, eta atxikidurak sortzen ditu pelbisean eta tronpak buxatu. Obozitoen kantitate eta kalitateari ere eragiten die.

Amaren adina eta antzutasun-denbora: 

  • IA teknika bidezko haurduntza-tasak pazientearen adinaren arabera jaisten dira, eta 38 urtetik gorakoengan ez dira eraginkorrak; hortaz, ez da teknika hori gomendatzen, FIV baizik.
  • Antzutasun-denbora 2 urtetik gorakoa bada, FIV gomendatuko da, emaitzak  IArako egokiak izan arren.

IA teknikaren aurreko hutsegiteak:

  • Hiruzpalau IA saialdirekin emakumea haurdun geratzea lortzen ez bada,  FIV izango da tratamendu egokia.

FIV teknika hautatzeko kausak era askotakoak dira, gizonezkoenak nahiz emakumezkoenak. Muchas veces suele tratarse de causas mixtas que afectan a ambos miembros de la pareja. Bikotearen azterketa pertsonalizatua egin behar da, kasu bakoitzean tratamendu egokia emateko.

In Vitro Ernalketaren prozesua:

1. Obulutegien estimulazioa

El ciclo comienza con la regla, y es cuando se empieza a estimular los ovarios con gonadotropinas. Estas hormonas van a reclutar 2-3 folículos, y cada uno contiene un óvulo en su interior. La estimulación ovárica en la IA es suave para evitar tener muchos óvulos y así embarazos múltiples indeseados. Se puede hacer vida normal durante la estimulación ovárica. En el caso de realizar la IA en ciclo natural no se realiza la estimulación ovárica.

2. Monitorizazioa

Monitorizazioa:  obulutegien estimulazioan kontrol batzuk egiten dira ekografien bidez, folikuluen eboluzioa egiaztatzeko eta obulutegiko ziztada egiteko unerik egokiena zehazteko.

  • Lortutako emaitzen arabera ebaluatuko da kontsultan jarraitu beharreko prozedura.
  • Obozitoak heldutzat jotzen direnean programatuko da obulutegiko ziztada.
3. Obulutegiko ziztada

Obulutegiko ziztada:  obuluak heldu daudenean, xurgatu egingo dira.

  • Ekintza kirurgiko erraza da: likido folikularra xurgatzen da, eta horrekin, obuluko obozitoa.
  • Obulutegia ziztatzen da baginatik sartzen den orratz batekin.
  • Ez du ez punturik ez ebakiondorik uzten.
  • Minik ez emateko, sedazio arina erabiltzen da.
  • 5 eta 15 minutu arteko iraupena du ekintzak, folikulu-kopuruaren arabera. Bi orduz ohi dago pazientea zentroan.
  • Alta ostean, ez da atsedenaldirik behar.
4. Ernalketa

Ernalketa:  ziztadaren egun berean ernaltzen dira obuluak.

  • Semen-lagina jasotzen da (izoztuta ez badago), prozesatzen da eta espermatozoideak hautatzen dira.
  • Espermatozoide- eta obozito-kopuru eta kalitatearen arabera zehaztuko da FIV ala ICSI egingo den.
  • 24 orduren buruan egiaztatuko da zenbat obozito ernaldu diren egoki.
5. Enbrioien garapena

Enbrioien garapena: enbrioiek 5-6 egunez eboluzionatuko dute inkubagailuan  blastozisto-estadiora arte.

  • Enbrioien garapenaren eta zelula-zatiketaren arabera ebaluatuko eta kategorizatuko dira, horien kalitatea eta haurduntza-pronostikoa baloratzeko.
  • Blastozitoak lortu ondoren, umetokira transferituko dira ala bitrifikatuko dira.
6. Enbrioien transferentzia

 Enbrioien transferentzia:  enbrioiak umetokian jartzean datza.

  • Prozesu erraza da, azterketa ginekologiko baten antzekoa.
  • Ebakuntza-gelan egiten da, laborategitik hurbil-hurbil dagoelako.
  • Ondoren ez da atsedenaldirik beharko
7. Fase luteroaren euskarria

Fase luteoaren euskarria: intseminazioa egin ondoren, tratamendu bat gehituko da bagina barruko progesterona bidez, eta hori haurduntzaren proba egin arte utziko da.

8. Tratamendu osteko itxaronaldia

Tratamendu osteko itxaronaldia: 12 egunen buruan, haurduntzaren proba egingo da.

9. Bitrifikazioa

Bitrifikazioa: in vitro ernalketaren prozesua hasieratik amaierara egin daiteke, ala bitrifikazioa erabil daiteke emaitzak optimizatzeko.

  • Obozitoak bitrifikatzea: ziztadaren ondoren, obuluak izoztuko dira. Ugalkortasuna babesteko edo obozitoak metatzeko tratamenduetan erabili ohi da.
  • Enbrioiak bitrifikatzea: transferitu ez diren oboziotoak izozten dira, hainbat kasutan:
    • Haurdun geratuz gero, etorkizuneko beste haurduntza baterako.
    • Haurdun ez geratuz gero, tratamendu osoa berriro ez egiteko, hots, enbrioien transferentzia bakarrik egiteko.
    • Enbrioien metatzea, ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa egiteko (EADG).

 

 

IVE metodoa erabiltzen denean konplikaziorik gerta daiteke?

IVE tratamendu mediko erraza da, eta izugarri eboluzioantu du azken urteotan pazienteentzat seguruagoa izateko. Hortaz, lehengo ohiko konplikazioak noizbehinkakoak dira gaur egun.
Haurduntza anizkoitza: gure laborategiak eta bitrifikazio-sistemak hobetu izanari esker, enbrioi bakarra transferitu dezakegu eta haurduntza-tasa altuak lortu. Horrela, haurduntza bikoitza saihesten da.
Obulutegi-hiperestimulazioaren sindromea: estimulazio-protokoloak eta bitrifikazioa eboluzionatu izanari esker, obulutegi-hiperestimulazioa gertatzeko arriskua saihets daiteke.
Konplikazioak obulutegi-ziztadan: eragozpen edo odol-galera txikiak egon badaitezke ere, % 0,1 baino gutxiagotan gertatzen dira konplikazio larriak obulutegi-ziztadan.
Alde emozionala: ugalkortasun-tratamenduek karga emozional handia dakarte. Laguntza behar-beharrezkoa da zikloaren faserik larrienei aurre egiteko; hortaz, senideen laguntza eta klinikako profesionalena eta langile espezializatuena ezinbestekoa da.

FIVeri buruzko informazio gehiago jaso nahi duzu?