OBOZITOAK HARTZEA

Obozitoak hartzea: laguntza bidezko ugalketako teknika horrekin haurdunaldi-tasarik handiena lortzen da.

Obozitoak hartzea izeneko ugalkortasun-tratamendua erabili ohi da obulu-kantitate edota kalitateagatik haurdun geratu ezin diren emakumeekin. Oro har, emakumearen adinarekin du zerikusia, denbora igaro ahala gero eta obozito gutxiago izango duelako emakumeak.

 Ziklo menstruala duten emakumeei nahiz ez dutenei aplika dakieke, baldin eta zikloa hasi aurreko umetokiaren azterketaren emaitza normala bada.

  • Obulutegien hutsegitea. Hauekin lotuta egon ohi da: adina, aurretik izandako ebakuntzak edo kimioterapia-tratamenduak.
  • Transmisio genetikoko gaixotasunetan, zeinetan EADG aholkatzen ez den.
  • Aurreko zikloek huts egiten dutenean, eta emakumearen beraren obozitoak erabili ostean enbrioien kalitate kaskarrak gametoak aldatu beharra eskatzen du.
Obulua eratzen den enbrioia jasoko duena ez den beste emakume batek ematen du, eta hortik emakume hartzailearen umetokira transferitzen da.

    In Vitro Ernalketa bi fasetan egiten da:

    • Lehenengo, emaileari obulutegien estimulazioa egingo zaio, eta, ondoren, ziztada folikularra. Eskuratutako obozitoak ernaldu egingo dira, eta bospasei egunez garatzen utziko diegu, blastozisto-estadiora arte. Enbrioiak hautatu ondoren, umetokira transferituko dira ala bitrifikatuko dira.
    • Bestetik, obozito-hartzailearen endometrioa prestatuko da: horrek ordezko tratamendua jaso ohi du estrogeno eta progesteronarekin, endometrioan enbrioia hartzeko eta ezarpena faboratzeko baldintzak sortzeko.

    Prozesua ezagutu nahi duzu?